Itxi

Musika

Nobel Sariak

Bob Dylan ez da Literatura Nobel saria jasotzera joango

Agentziak | Erredakzioa

Abeslariak esan du ezingo dela ekitaldian izan, "aurretik hartutako beste konpromiso batzuk" dituelako.

  • Bob Dylan. Artxiboko argazkia: EFE

    Bob Dylan. Artxiboko argazkia: EFE

Nobel sariak banatzeko ekitaldia abenduan egingo dute, Stockholmen, baina Bob Dylan ez da han izango Literatura Nobel saria jasotzeko.

Suediako Akademiari gutun bidez jakinarazi dio “aurretik hartutako beste konpromiso batzuk” dituela eta, ondorioz, ezinezko izango zaiola ekitaldian egotea.

“Abeslariak azpimarratu egin du sariagatik oso pozik dagoela eta golardoa eskura jasotzeko desiratzen dagoela”, dio akademiaren oharrak.