Itxi

Musika

Euskal Herria Zuzenean

EHZ festibalak diru bilketa abiatu du zorrak kitatzeko

eitb.eus

2014ko edizioan jasan zuten ekaitzak galera handiak eragin zizkion Euskal Herria Zuzenean jaialdiari, eta antolatzaileek diru bilketa bat antolatu dute zama hori arintzeko.

  • EHZ

    EHZ

EHZ festibalak 22. edizioa egingo du ekainaren 30etik uztailaren 2ra, “sorgin zelaian, gurea asma” lelopean, eta, lehenago, dirua biltzeko kanpaina bat abiatu dute, metatutako zorra kitatzeko.

Jaialdiaren antolatzaileek azaldu dutenez, 2014. urtean jasandako ekaitzak galera handiak eragin zizkion Euskal Herria Zuzenean elkarteari. Orduan, jaialdia goitik behera aldatu zuten, eta formula arrakastatsua izan zelakoan daude antolatzaileak: “Aurreko bi edizioetan, formula honek funtzionatzen duela eta epe luzera bizigarria eta iraunkorra dela frogatu dugu”.

Nolanahi dela, 2014ko ekaitzak eragindako zorra kitatzeko dirua biltzeko kanpaina bat abiatu dute Interneten. 30, 60, 100 eta 120 euroko ekarpena egin daiteke, eta, trukean, kartelen serigrafiak, kamisetak, gaualdi berezi baterako sarrera edo 2017ko ediziorako hiru eguneko bonua lor daitezke.