Musika
Kontzertua
AC/DCk sutan jarri du Bilbo
Erredakzioa
40.000 lagun bildu ziren San Mames futbol zelaian. Bertan bukatu dute AC/DC taldekoek 'Black Ice Tour' bira, eta, zurrumurruek diotenez, taldearen azken zuzenekoa izan daiteke Bilbokoa.
AC/DCk sutan jarri zuen Bilbo atzo. 40.000 lagun bildu ziren San Mames futbol zelaian australiarren ''Black Ice Tour'' biraren azken zuzenekoan. Zurrumurruek diotenez, taldearen azken kontzertua izan daiteke Bilbokoa.
Angus Young eta bere taldea 22:20ean igo ziren eszenatoki gainera. Garai bateko arrakastak errepasatzeaz gain, azken diskoko kantuak ere jo zituzten. Musika, su artifizialak eta proiekzioak izan ziren ikusgai, giroa gori-gori jarri zuen ikuskizunean.
18:00etan ireki zituzten ateak, eta 20:45ean Los Perros del Boogie taldeko kideen emanaldia hasi zen. Estadioaren ateetan jendea ikusi genuen aurreko egunetik, kontzertuko tokirik onena hartzeko esperantzarekin. Ikusmim handia sortu zuen kontzertuak eta sarrerak 24 ordu baino gutxiagotan agortu ziren.
150 lagunez osatutako talde batekin heldu zen AC/DC Bilbora. 47 kamioitan eta 12 autobusetan iritsi ziren, eta San Mames Barriaren lekuan utzi zituzten garraioak. Ikuskizuna eskaini zuten eszenatokiak 56 metroko zabalera eta 32 metroko sakonera zituen.
Kontzertuan izan zinen? Kontaiguzu nola bizi izan zenuen.