Itxi

Musika

Baluarten

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak ‘Thi Mai’ren soinu banda grabatuko du

Agentziak | Erredakzioa

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak grabatuko du, Fernando Velazquez getxoztarrak zuzenduta, Aitana Sanchez Gijon eta Dani Rovira protagonista dituen filmaren soinu banda.

  • Fernando Velazquezek berriz zuzenduko du orkestra, "Zaindari ikusezina" filmerako egin zuen legez

    Fernando Velazquezek berriz zuzenduko du orkestra, "Zaindari ikusezina" filmerako egin zuen legez

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak “Thi Mai” Patricia Ferreira madrildarrak zuzendutako eta besteak beste Nafarroan filmatutako pelikularen soinu banda grabatuko du.

Grabazioa Baluarteko Areto Nagusian egingo dute, uztailaren 3tik 5era, eta soinu bandaren egileak berak, Fernando Velazquez zuzendari eta instrumentista getxoztarrak, gidatuko du, Baluartetik bertatik prentsa ohar batean azaldu dutenez.

2016ko urrian Iruñean filmatu eta gero, Nafarroako hiriburura itzuliko da ‘Thi Mai’ filmeko lantaldea. Carmen Machi, Aitana Sanchez Gijon eta Dani Rovira espainiar aktoreak protagonista dituen filmaren istorioa Vietnamen eta Iruñean kokatuta dago, eta Thi Mai umea adoptatzera Asiako herrialde horretara joaten diren hiru emakumeren arteko adiskidetasuna du kontagai.

Fernando Velazquezek berriz hartuko du Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritza, “Zaindari ikusezina” Dolores Redondoren eleberrian oinarritutako filmaren musika grabatzeko egin zuen bezala. Velazquezek “Lo imposible” eta “Ocho apellidos vascos” filmetako musika ere sortu du, besteak beste.