Itxi

Musika

Astelehenean, azken eguna

Dee Dee Bridgewater, Getxoko Jazz Jaialdiaren eszenatokian

Erredakzioa

Jazz abeslarien artea, izen handienetarikoa zuzenean arituko da jaialdiaren azken txanpan. Charles Lloyd, Jerry Gonzalez eta Dave Douglas artisten emanaldiak dagoeneko izan ditugu entzungai.

Getxoko Jazz Jaialdiaren 34. edizioak azken doinuak eskainiko dizkigu igande eta astelehen honetan. Igande arratsaldean, Dee Dee Brigdewater abeslaria izango da eszenatokiaren gainean izarra. Estatubatuarrak Billie Hollydayren omenez egindako Eleonora Fagan (1915-1919) izenburuko bere azken musika lanaren abestiak aurkeztuko ditu. Bridgewaterrekin batera, Edsel Gomez pianoan, Kenny Davis kontrabaxuan, Craig Handy saxoan eta Lewis Nash baterian arituko dira zuzenean.

Aurtengo edizioak jazz estiloaren izen handiak ekarri ditu. Jaialdiaren hasiera Charles Lloyden eskutik etorri zitzaigun, ostegunean. Ostiralean, Jerry Gonzalez &' || 'amp; Fort Apacheren txanda izan zen. Dave Douglasen boskotearen emanaldia larunbatean izan genuen entzungai. Igande honetako Dee Dee Brigdewater jazz abeslariaren kontzertuaren ondoren, David Sanbornek amaiera borobila emango dio astelehenean Jazzaldiari.

Jazza hizpide, uda bitartean

Getxoko Biotz Alai plazan egin dira kontzertu nagusiak eta talde lehiaketa, egunero gaueko 21:00etatik aurrera. Hirugarren Milurtekoa ataleko emanaldiak, bestalde, Algortako Geltokia plazan izan dira, 19:00etan. Urtero bezala, talde gazteek jazz musikari ekarpenak egingo dizkiote, beren freskotasuna erakutsiz. Algortako The Piper''s Irish Pub tabernan izango dira jam sessionsak, Biotz Alai plazako emanaldiak bukatu eta gero.

Euskadiko jazz denboraldian lehen hitzordua dugu Getxokoa, baina zaleekkontuan hartzeko moduko hilabetea izango dute aurretik: uztailaren 11tik17ra bitartean egingo da GasteizkoJazz Jaialdia; Donostiako Heineken Jazzaldiauztailaren21etik 25era bitartean izango da; eta Hondarribiako Blues Jaialdia, aldiz,uztailaren 8tik 11ra bitartean egingo dute.