Itxi

Musika

Filme historikoa

'La Chanson de Roland' dokumentalari musika jarriko dio EGOk

Erredakzioa

Roncesvalleseko borroka mitikoa aztertzen duen Canal Historiaren, France-3 TVren eta EITBren arteko ekoizpena da. Wagnerren musika entzungai izango dugu filmean zehar.

Euskal Herriko Gazte Orkestrak, EGOk, udako egitaraua aurkeztu du. Ekitaldien artean La Chanson de Roland dokumentalaren soinu bandaren ekoizpena nabarmendu du. Olivier Van der Zeek zuzenduta, Canal Historiaren, France-3 TVren eta EITBren arteko ekoizpena izango da. Filmean Roncesvalleseko borroka mitikoa aztertzen da eta pelikula osoan Wagnerren musika izango dugu entzungai. Zehazki, Wagnerren El anillo de los Nibelungos konposizio sortaren zatietan oinarrituko da ekoizpena. Izan ere, El ocaso de los dioses, Sigfrido, Walkiria nahiz El oro del Rin konposizioak hartuko dituzte abiapuntu. Donostian bizi den Pascal Gaigne musikagile frantziarrak ere zati batzuk sortuko ditu.

Gainera, uda bitartean, hiru euskal hiriburuetan izango da EGO, Tchaikovsky musikagilearen ederrenetarikoak eta zailenetarikoak diren 4. Sinfonia eta Obertura 1812 obrak interpretatzeko.

Blanca Urgell Kultura sailburua EGOren udako ekitaldien aurkezpenean izan da. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, hiru euskal kutxek eta EGO Fundazioak 2010erako hitzarmena sinatu du.