Itxi

Musika

Jaialdia

Gov’t Mule eta Ruper Ordorika, BBK Music Legendsera

eitb.eus

Warren Haynes buru duen taldea eta oñatiar musikaria Sondikan ekainean egingo den jaialdian egongo dira.

  • Ostiralean, jaialdiaren lehen egunean, joko du Ruper Ordorikak

    Ostiralean, jaialdiaren lehen egunean, joko du Ruper Ordorikak

BBK Music Legends musika jaialdiaren antolatzaileek aurreratu dutenez, Gov’t Mule eta Ruper Ordorika egongo dira, besteak beste, ekainaren 2an eta 3an La Ola Sondikako eremuan egingo duten jaialdian.

Kartelean, Van Morrison, Georgie Fame eta Alpha Blondyrekin bat egingo dute, jaialdiaren bigarren edizioan.

Halaber, egunez eguneko egitaraua zehaztu dute, talde gehiagoren izenak iragarri aurretik. Hortaz, ostiralean Van Morrisonek, Gorgie Famek eta Ruper Ordorikak joko dute, eta larunbatean, ostera, Gov’t Mulek eta Alpha Blondyk.

Bi egunetarako bonua 95 euroan eros daiteke, eta, eguneko sarrerei dagokienez, ostiralekoa 70 euro kostatzen da eta larunbatekoa 45.