Musika
Musikari gazteak
EGOk Errusiako doinuak eramango ditu euskal hiriburuetara
Erredakzioa
Donostiako Kursaal aretoan izan dira astelehenean. Asteartean Bilboko Euskaldunan izango ditugu, eta asteazkenean Gasteizko Principal Antzokian eskainiko dute kontzertua.
EGOk, Euskal Herriko Gaztea Orkestrak ekin dio udako bigarren topaketari. Sasoi honetarako landu dituzten kontzertuekin hiru euskal hiriburuetan izango dira musikari gazte hauen doinuak entzungai. Aurten, Errusiako musika izango da emanaldiko protagonista, eta oinarrizko bi pieza interpretatuko dituzte: P.I.Tchaikovskyren 4. Sinfonia eta 1812 Obertura, egungo panorama sinfonikoaren barruan programa zail eta ederrenetako bat.
EGO Donostiako Kursaal aretoan izango dira astelehenan, eta datozen egunotan Bilbo eta Gasteiz ere bisitatuko ditu. Uztailaren 20an, Bizkaiko hiriburuko Euskalduna Jauregian da hitzordua, eta asteazkenean, hilak 22, Arabako hiriburuko Principal Aretoan.
Bigarren aldiz helduko dio EGOk Txaikovskiren 4. Sinfoniari. 1998ko udan jorratu zuen lehen aldiz, orkestrako zuzendari titularra Juan Jose Mena gasteiztarra zenean. Kontzertua 1812 Oberturak osatuko du, talde gaztearen indar eta kemen guztia eskatuko duen musika-lan handi eta ederrak.