Itxi

Musika

Pop rock erakustaldia Bilbon

Tokiko 16 talde arituko dira Bilborocken, 2010eko Aste Nagusian

Erredakzioa

Bizkaiko hiriburuko Aste Nagusiko Pop Rock Erakustaldiak 25 urte bete ditu. Aurten kontzertuaren grabaketa jasoko du talde bakoitzak.

Abuztuaren 21etik 28 bitartean, Bilboko Aste Nagusiko Pop Rock Erakustaldiko kontzertuak hartuko ditu Bilborock aretoak. Arratsaldero, 20:00etik aurrera, bertoko bi talde igoko dira taula gainera, guztira 16 emanaldi osatu arte. Zortzi egun hauetan estilo askotariko proposamenak izango ditugu entzungai, tartean rock''n roll, metal, hard-rock, indie pop, punk-rock, garaje rock, rock metal eta powerpop doinuak. Aukeratutako taldeen artean Metralla, Porco Bravo, Evil Sedes, All Reasons, Last Fair Deal, The Sulfators, Autostereo, Eightman, Vinagre, Elfo Negro, Último Día, Gora Gora Kids, Meido, Horn of the Rhino, 28: Power Pop, The Extended Plays eta The Qüibbles izenak aurkitu ditugu.

Aurten 25 urte beteko ditu erakustaldiak. Urte hauetan 1.500 maketa aurkeztu dira guztira lehiaketara, eta horietatik, 200 taldek izan dute bertan aritzeko aukera. Aurten kontzertua eskainiko duten 16 bandek bere emanaldia grabatuta jasoko dute, urteurrenaren oroigarri gisa.