Musika
Musika Hamabostaldia
Chopin eta Schumman omenduko ditu Elisabeth Leonskajak
Erredakzioa
1984an aritu zen Donostiako Musika Hamabostaldian eta musikaren izen handienetariko baten buelta suposatzen du emanaldi honek.
Elisabeth Leonskaja piano-jotzaile georgiarrak kontzertu bat eskainiko du gaur Donostiako 71. Musika Hamabostaldiaren baitan:&' || 'nbsp;Fréderic Chopin eta Robert Schumannen lanak aztertuko ditu. 1984an aritu zen Donostiako Musika Hamabostaldian eta musikaren izen handienetariko baten buelta suposatzen du emanaldi honek.
Hainbat sari eskuratu ditu Elisabeth Leonskajak bere ibilbide mardulan zehar eta edizio honetan garrantzi handia duten bi konpositore omenduko ditu, Schumann eta Chopin, beraien jaiotzaren 200. urteurrena betetzen baita aurten.
Chopinen Polonesas Op.26 número 1 y 2, Nocturno Op.27 número 2 eta Sonata Op.35 número 2, eta Schumannen Estudios Sinfónicos Op. 13 joko ditu.
Donostiako Victoria Eugenian izango da emanaldia, 20:00etatik aurrera, eta munduko orkestra garrantzitsuenetariko batekin arituko da. Alfayak, Hamabostaldiko zuzendariak azaldu duenez, izar handiek egin ohi duten ez bezala, oso hurbila da Leonskaja.
Aintzineko Musika
Aintzineko Musika zikloa ere aurkeztu du beste prentsaurre batean. Ostiralera arte kontzertu bat izango da 18:00etan, Santa Teresa komentuan. Jasotako dirua Atzegi desgaitasun intelektuala dutenen alde izango da.