Itxi

Musika

Hamabostaldia

Liverpooleko Orkestra Filarmonikoa, bigarren emanaldia Kursaalen

Erredakzioa

Chopin eta Mahler lanak izango dira entzungai gaur, bigarren emanaldian (sarrerak agortuta daude), eta Elgarren, Shostakovichen eta Gubaidulinaren konposizioak izan zituzten ardatz atzo.

Liverpooleko Orkestra Filarmonikoak bigarren kontzertu bat eskainiko ditu gaur Donostian, 71. Musika Hamabostaldiaren baitan. Vasily Petrenko da orkestraren zuzendari gaztea eta Kursaal auditorioan izango da emanaldia. 1994 urteko Hamabostaldian izan zen Orkestra Filmarmonikoa eta atzokoarekin alderatuta, errepertorio guztiz ezberdina entzun ahal izango da gaur. Bigarren emanaldi honetarako sarrerak agortuta daude.

Gaurko emanaldian bi konpositore izango dituzte ardatz: Frederic Chopin eta Gustav Mahler, lehenengoaren jaiotzaren bigarren mendeurrena eta bigarrenaren 150. urteurrena bete direnean. Nazioarteko sona duten interprete bi arituko dira kontzertu honetan: Sa Chen piano jotzailea eta Simona Saturova sopranoa.

Chopinen pianorako 1. kontzertua'' delakoak irekiko du bigarren emanaldia, Sa Chen piano jotzailearen eskutik.

Edward Elgarren, Dimitri Shostakovichen eta Sofia Gubaidulinaren lanak eskaini zituzten lehen egunean. Azken konposatzaile hori aretoan bertan izan zen.

Edward Elgarren ''Cockaigne'' (''Londres hirian'') obertura orkestralarekin hasi ziren. Britainia Handiko eskolako konposatzaile ezagunenetarikoa da eta 1900-1901 urteen artean egin zuen, garai hartan Londresen bizi zen giroa azalduz.