Itxi

Musika

Euskal Barrokensemble

Enrike Solinis antzinako musikan adituak Manuel de Falla omendu du

Agentziak | Erredakzioa

Euskal Barrokensemble Enrike Solinis gitarrista buru duen taldeak El amor brujo. Esencias de la música de Manuel de Falla diskoa kaleratu du.

Euskal Barrokensemble antzinako musikako euskal taldeak El amor brujo. Esencias de la música de Manuel de Falla diskoa kaleratu berri du, ohi bezala, Enrike Solinis gitarrista buru duela. Jordi Savallen, musika mota honetako erreferente garbienetako baten, diskoetxeak merkaturatu du lana.

Diskoko 14 kantuetan, Enrike Solinis bilbotarrak eta Euskal Barrokensemblek Fallaren kantuak jotzen dituzte, noski, baita Scarlatti napolestarrarenak eta Cadizko konpositoreak miresten zituen beste hainbat maisurenak, Joaquin Rodrigorenak eta Andaluziako musikaren hatsarreak eraiki zituzten beste hainbat musikagilerenak ere.

Maria Jose Perez kantariaren ahotsa lagun, hamar musikarik antzinako tresnak jotzen dituzte (biolin barrokoa, biolonea, tronboi lerragailuduna eta lira, besteak beste), Enrike Solinis gitarra eta lavta laut otomandarra jotzen buru dela. Solinisek berak eta Miren Zeberio biolinistak ekoitzi dute diskoa.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika albisteak