Musika
52. edizioa
35 euskal talde eta bakarlari, Donostiako aurtengo Jazzaldian
eitb.eus
2016an diskoa atera duten taldeak, Musikenek proposatutakoak eta Katapulta Tour gipuzkoar artista berriak bilatzen dituen zirkuituko taldeak programatu dituzte, besteak beste.
-
Niña Coyote eta Chico Tornadok rock doinuak eramango dituzte Jazzaldira
Donostiako 52. Jazzaldiko antolatzaileek uztailaren 20tik 25era egingo duten jaialdian euskal jazzak izango duen ordezkaritza aurkeztu dute gaur, eta “presentzia garrantzitsua” izango dela adierazi dute.
Guztira, 35 euskal talde eta bakarlarik hartuko dute parte programazioan: urtarriletik apirilera bitarteko hautatze-prozesuan sailkatutako 10 talde, 2016an diskoa atera zuten sei (Elena Setien, Marcelo Escrich-Silent Trio, Alberto Arteta Group, R.S. Faktor Basque, Mikel Azpiroz eta Mikel Gaztelurrutia Trio), Musikenek proposatutako hiru (Quintessence, From lost to the river, Flan de mono), Katapulta Tour musikaren alorrean Gipuzkoako talentu berriak sustatzeko zirkuituan nabarmentzen ari diren lau (Buffalo, Charlie & the colours, Grande Days eta Luma), antolatzaileek zuzenean aukeratutako hiru (Niña Coyote eta Chico Tornado, Sky Beats eta Descarga Libre 4tet) eta, azkenik, San Telmoko Eguerdietan joko duten bi taldeak, Musikeneko irakaslez osatuak.
Gainera, Nauticoolen zazpi euskal disko-jartzaile arituko direla iragarri dute. Nolanahi ere, antolatzaileek gaur aurreratu dutenez, aurrerago emango dute jakitera agertoki horretako programazioa.