Musika
Musika Hamabostaldia Donostian
Orfeoiaren eta Errusiako Orkestra Nazionalaren bigarren hitzordua
Erredakzioa
Donostiako Orfeoiaren eta Mikhail Pletnevek zuzendutako Errusiako Orkestra Nazionalaren arteko bigarren emanaldia hartuko du Kursaal Jauregiak igande arratsalde honetan.
Igande honetan, arratsaldeko 20:00etan, Donostiako Orfeoiaren eta Errusiako Orkestra Nazionalaren arteko bigarren kontzertua hartuko du Kursaal Jauregiak, Donostiako Musika Hamabostaldiaren 71. edizioaren barnean.
Bigarren emanaldi honetan eta Mikhail Pletnevek zuzenduta, Nikolai Rimsky-Korsakov musikagilearen obrak izango ditugu entzungai: ''Kitezheko hiri ikusezina'', ''Elurrezko neskamea'' eta ''Saltan Tsarra''. Musika konposatzeaz gain, orkestra zuzendu eta pianoa jo zuen Rimsky-Korsakovek.
Atsedena ondoren, Donostiako Orfeoiaren txanda izango da. Sergei Rachmaninov musikagile errusiarraren ''Kanpaiak'' obra interpretatuko abesbatzak. Obra honetan koruek berebiziko garrantzia dute. Gainera, hiru ahots izango dira eszenatokiaren gainean: Vasily Ladyuk baritonoa, Georgy Vassiliev tenorea eta Ekaterina Scherbachenko sopranoa.
Gainera, Musika Hamabostaldiaren beste izarretako bat dugu akordeoia. Iñaki Alberdiren kontzertu bat hartuko du Chillida-Leku Museoak arratsaldeko 19:00etan. Bertan, Sofía Gubaidulina musikagilearen pieza garaikideak eta Back musikagilearen ''6. Suite'' obra izango ditugu entzungai.