Itxi

Musika

Musika Hamabostaldia

Tokyo hari-laukoteak emanaldia eskainiko du Victoria Eugenia Antzokian

Erredakzioa

Donostiako antzoki honek hartuko du kontzertua eta bertan, Schuberten, Mozarten eta Schumannen obra klasikoak izango ditugu entzungai.

Donostiako Musika Hamabostaldiak bere azken asteburuari ekingo dio Tokyo hari laukoteak eskainiko duen kontzertuarekin. Hitzorduan igande arratsalde honetan izango da, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Musika klasikotik ibilbidea egingo du taldeak. Entzuleek Schubert, Mozart eta Schumann musikagile klasikoen obrak izango dituzte entzungai.

Mozartek Prusiako Friedrich Wilhem II.arentzat moldatu zuen "Koartetoa re maiorrean K575" (1789) gero, eta Schumannen "Koartetoa la maiorrean op. 41, 3. zenbakia" bukatzeko. Hamabostaldian toki berezia egin nahi izan diote aurten musikagile honi, hura jaio zela 200 urte betetzen baitira.

New Yorkeko Juilliard School of Music eskolan sortu zen duela 40 urte Tokyo laukotea. Bere estiloan, munduko talderik ospetsuenetarikoa hartu dute. Gaur egun Martin Beaverek eta Kikuei Ikedak (bibolinetan), Clive Greensmithek (biolontxeloan) eta Kazuhide Isomurak (biolan) osatzen dute laukotea. Taldeak kritika onak izan ditu eta arrakasta eskuratu du bere azken lanekin.