Musika
Atzo
80 musikari baino gehiago bilduko ditu Bilboko Aste Nagusiko Alardeak
Erredakzioa
Hitzordua Plaza Barrian izan da igande honetan, 13:00etatik aurrera. Bertan, Bilboko Txistularien Udal Banda eta musikari gonbidatuak aritu dira zuzenean.
Bilboko Aste Nagusiari luxuzko amaiera jarri diote Bilboko Txistularien Udal Bandak eta betiko alardera gonbidatu dituzten musikariek. Plaza Barrian bildu dira eta, eguerdiko 13:00etatik aurrera, 80 musikari inguru arituko dira zuzenean.
Garikoitz Mendizabalen gidaritzapean, Udal Bandako kide diren Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta eta Asier Garcia beste 80 musikarirekin batera aritu dira. Euskal Herriko Txistulariak, Bizkaiko Gaiteroak, San Anton Abesbatza (Alfredo Hurtado de Sarachoren zuzendaritzapean) eta Metal Bostkotea taldeko kideak izan dira bertan, eta horiez gainera, Xabier Madina abeslaria, Xabi Zabala soinu-jolea, Elur Arrieta eta Iñaki Telleria perkusio-jotzaileak, Ritxi Salaberria baxua eta Iñigo Eskubi gitarra-jotzailea ikusi ditugu taula gainean.
Hamaika konposiziok osatu dute emanaldia; besteak beste, klasiko bihurtu diren ''Joxe Migelen batela'', ''En mi viejo San Juan'' edo ''Martxa baten lehendabiziko notak'' abesti herrikoiak entzun ahal izan dira, Xabier Zabalak moldatutako &' || 'nbsp;Miguel María Azpiazuren eta Luis Iriondoren ''Ainhoa'', ''Non da nekazariak'', ''Ipui biurria'' edo ''Gu nagusi'' abestiekin batera. Alardeari amaiera emateko, Silvano Cervantesen ''La Pilindros'' eta Manuel Turrillas Ezcurraren ''La Montañesa'' abestiak eskaini dituzte.
Bilboko Aste Nagusiko jarduera hunkigarrienetarikoa dugu Alardea. Kepa Junkera, Los Cinco Bilbaínos, Imanol Urkizu, Pirritx eta Porrotx nahiz Zigor Sagarna artistek, besteak beste, hartu dute parte azken urteetan.