Musika
Uztailak 20
Ikusi eta entzuteko poema batek zabalduko du Donostiako Jazzaldia
Agentziak | Erredakzioa
Poem of a Cell: Triptych of Love and Ectasy uztailaren 20an taularatuko dute, Zurriolan. Bestalde, Charles Lloyd saxofoi-jotzaileak jasoko du Donostiako Jazzaldia saria.
-
Charles Lloydi emango diote Donostiako Jazzaldia saria
Irudiak eta musikaren 400 urte batzen dituen ikuskizun batek irekiko du uztailaren 20ean, Zurriolako hondartzan, Donostiako 52. Jazzaldia. Aurten, gainera, Donostiako Jazzaldia saria Charles Lloyd saxofoi-jotzaileak jasoko du.
Poem of a Cell: Triptych of Love and Ectasy Stefen Winter soinu artista eta jazzeko ekoizle alemaniarraren ikuskizunak irekiko du Donostiako Heinekin Jazzaldiaren 52. edizioa, uztailaren 20an. Maitasunaren eta berdintasunaren aldeko lana sortzeko, hiru poema aukeratu ditu, tradizio juduko bat, kristauko bat eta islamikoko bat.
138 minutuko ikuskizunari laguntzen dion pelikula uztailaren 16an estreinatuko da, Zanzibarreko Zinema Jaialdian, baina obraren erabateko estreinaldia Donostiakoa izango da. Geroago, udazkenetik aurrera, “Poem of a cell” Haifara (Israel), Munich eta Dusseldorfera (Alemania), Bordelera (Frantzia) eta, agian, Istanbulera (Turkia) helduko da.
Miguel Martin jaialdiaren zuzendariak aurtengo ekitaldiaren programari buruz hitz egin du, eta “inoizko onenetako bat” dela iritzi dio. 120 kontzertu baino gehiago izango dira, besteak beste, Kamasi Washington, Herbie Hancock, Wayne Shorter, Abdullah Ibrahim eta Brian Ferryren eskutik.