Itxi

Musika

II. edizioa

EITBko programazio orokorra aurkezteko prentsauerrea, gaur Gasteizen

Enea Otermin

EITB

EITBko aurpegi ezagun ugari izango dira bertan.

Asteazkenean, irailaren 1ean, FesTVal Vitoria-Gasteizko Irrati eta Telebista Jaialdiaren baitan, EITBko denboraldi berriko programazioa aurkeztuko da goizeko 11:00etan Gasteizko Plaza Berrian. Ekitaldian Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak, Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendariak eta Javier Torrontegui EITB Irrati-Taldearen zuzendari-koordinatzailea egongo dira. Horiekin batera, EITBko aurkezle eta aktore ezagunenek parte hartuko dute. Ekitaldi osoa eitb.com-en jarraitzeko aukera izango da.

Ekitaldiaren ondoren, hamaiketakoa eskainiko da David de Jorge ETBko sukaldari ezagunaren eskutik.

Aurkezpen honetaz gain, honako beste ekitaldi hauek eskainiko dira:

- 12:00etan: Daniel Ecijarekin kultur-topaketa Villa Suso Jauregian.

- 12:00etan: Haurrentzako gunea Guridi Zinemetan.

- 17:30ean: Aragon TV-en "Bobinas" saioaren aurkezpena Guridi Zinemetan.

- 19:00etan: La Sextaren "Quién vive ahí" saioaren aurkezpena Guridi Zinemetan.

- 21:30ean: "La princesa de Éboli" saioaren aurkezpena Guridi Zinemetan.

- 23:30ean: Bakarrizketak Alde Zaharrean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Kultura