Publizitatea
Itxi

2017/07/11

10:54

Musika

41. edizioa

Gasteizek jazzari ongietorria egin, eta Ruben Blades agurtuko du

Efe | Erredakzioa

Jazz jaialdiaren berrogeita batgarren edizioaren programazioari azkena emateko, panamar musikariak kontzertua emango du Mendizorrotzan, agertokiei agur esateko egingo duen biraren barruan.

  • Ruben Bladesek agur esango die agertokiei

    Ruben Bladesek agur esango die agertokiei

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gasteizko jazz jaialdiaren 41. edizioa gaur, asteartearekin, hasi eta, eta uztailaren 15ean bukatuko da, Ruben Bladesek agur biraren barruan Mendizorrotzan emango duen kontzertuarekin. Anartean, Monk eta Fitzgerald omenduko dituzte, eta gospelari eta bluesari tokia egingo diete.

Larunbatera arte, jazzak aginduko du Gasteizen, Mendizorrotzako eta Principal antzokiko agertokietan, Gauerdiko eta Kaleko jazz zikloetan eta hiriko ostalariek antolatu dituzten kontzertuetan.

Mendizorrotzako kiroldegiko agertoki nagusian, gospelak irekiko du programa, asteartean, Chicago The Brown Singers ahots boskotearen eskutik.

Asteazkenean, hilak 12, Larry Carlton kaliforniar gitarrista sentibera eta gozoak abiatuko du programa bikoitza, eta, haren ostean, Stanley Clarke jaialdiaren adiskideak joko du.

Hilaren 13ko gaua Thelonius Monken omenezkoa izango da, eta lau pianista handi batuko dituzte taula gainean horretarako: Kenny Barron, Cyrus Chestnut, Benny Green eta Eric Reed. Monken lanak joko dituzte, TS Monken, Theloniusen semearen, musika ere entzun ahal izango den gauean, Nnenna Freelon lagun duela.

Lan erdiak eginda, ostiralean, hilak 14, Jean Luc Pontyk, Bireli Lagrenek eta Kyle Eastwoodek, Clinten semeak, osatutako hirukoteak Ella Fitzgerald omenduko du, eta, ondoren, Patti Austinen ahotsaz gozatu ahalko da.

Larunbatean, uztailak 15, Woman to Woman arituko da lehenengo, jazz eszenako puntako zazpi emakume biltzen dituen taldea: Renee Rosnes, pianista eta musika zuzendaria; Anat Cohen, klarinetea; Melissa Aldana, saxo tenorra; Ingrid Jensen, tronpeta; Noriko Ueda, kontrabaxua; Allison Miller, bateria; eta Cecile McLorin Salvant, kantaria.

Gasteizko 41. jazz jaialdia Ruben Bladesek itxiko du, Roberto Delgadok zuzentzen duen orkestrarekin batera. Hain zuzen ere, Gasteizen abiatuko du panamar musikariak “Caminando, adiós y gracias” ia mende erdiaren ostean agertokiei agur esateko Europako bira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena