Itxi

Musika

"Urte sinestezina"

The XX, urteko disko onenari Mercury saria

Erredakzioa

"Urte sinestezina" izan dela azaldu du taldeak sari-banaketa ekitaldian, 'XX' lanak izan duen oihartzuna dela eta.

The XX Londoneko taldeak urteko Britainia Handiko edo Irlandako disko onenari Mercury saria jaso du. 20 urte inguruko gazteek sari-banaketa ekitaldian azaldu dutenez, "urte sinestezina" izaten ari da, ''XX'' diskoak izan duen oihartzuna dela eta.

"Urte sinestezina izan da. Oso arraroa da hemen egotea, gertatu zaiguna gertatu ostean eta oso garrantzitsua da guretzat", esan du. Saria irabazteko beste 11 hautagai zeuden, besteak beste Paul Weller musikari britainiar mitikoa. Azken 16 urtetan hautagai izan da "Wake up the nation" lanari esker.

Dizzee Rascal raperoa ere saria irabazteko hautagaia zen, "Tongue N'' Cheek" lanari esker. Azken urteotako bakarlari garrantzitsuenetarikoa da Britainia Handian, lau diskorekin oihartzun handia jaso baitu. Corinne Baileyk ere ez zuen Mercury saria lortu, bere ibilbideko bigarren diskoak, "The Sea"k, oihartzun handia izan duen arren.

Laura Marling pop-folk bakarlaria ere saria lortzeko hautagaia zen, "I&' || 'nbsp;speak because I can" lanari esker, eta baita Biffy Clyro eskoziarrak ere, "Only Revolutions" lanarekin. Wild Beasts ("Two dancers" diskoarekin)&' || 'nbsp;eta I&' || 'nbsp;am Kloot ("Sky at night"ekin) saririk lortu ez duten artisten artean daude.

Zerrenda amaitzeko, Foals ("Total life forever" lanarekin) eta Villagers irlandarrak ("Becoming a jackal" diskoarekin) daude, Mumford &' || 'amp;&' || 'nbsp;Sons "Sigh no more"ekin eta Kit Downes jazz hirukoa ("Golden" lanarekin).

Britainia Handiko sari garrantzitsuenetarikoa dira Mercury Prizeak eta iraganean Elbow, Klaxons, Arctic Monkeys, Antony and the Johnsons edota Dizzee Rascal bezalako artistek irabazi dute.