Publizitatea
Itxi

2017/07/20

10:15

Musika

52. Jazzaldia

Jazzaren doinura dantzan, Donostian

Euskadi Irratia | Erredakzioa

‘Poem of a Cell’ ikuskizunak zabalduko du jaialdia gaur, ostegunarekin, 22:30ean. Guztira, 130 kontzertu izango dira asteartera arte.

  • Charles Lloydek jasoko du aurten Donostiako Jazzaldia saria

    Charles Lloydek jasoko du aurten Donostiako Jazzaldia saria

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dena prest dago Donostian Jazzaldiaren 52. edizioa hasteko. ‘Poem of a Cell’ ikuskizun bereziarekin abiatuko da gaur, 22:30ean, Zurriola hondartzako Heineken agertokian.

Guztira, 130 kontzertu izango dira entzungai asteartera arte, tartean 35 euskal musikari eta taldeenak. Horretarako, 17 agertoki paratuko dituzte hirian, 52. Jazzaldi honetan, aurreko urtean gerturatu ziren 170.000 ikusleen marka berdintzea helburu.

Aurtengo hasiera berritzailea izango dela iragarri dute antolatzaileek; “Poem of a Cell” Stefan Winter alemaniarrak prestatutako emanaldia mundu mailako estreinaldia izango da, eta azken 400 urteetan musikak eta irudiak ikusiko dira 26 metroko luzera izango duen pantailan. Zurriolako hondartzako agertoki gainean, 60 musikari arituko dira bi orduko doako ikuskizuna eskainiz.

Bihartik aurrera, eskaintza zabala izango da; izen handi asko, Donostiako hamaika tokitan. Antolatzaileek azaldu dutenez, jazzaren izen esanguratsuak hasiberriekin uztartu nahi dituzte aurten, eta, besteak beste, Bryan Ferry, Abdullah Ibrahim, Gregory Porter, Harbie Hancock eta Macy Grayren musika izango da entzungai.

Larunbatean, Charles Lloyd saxofonistak jasoko du aurtengo Donostiako Jazzaldia saria, eta lehenago, ostiralean, The Pretendersen kontzertua hartuko du Zurriolako hondartzak.

zak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;