Publizitatea
Itxi

2017/07/20

22:07

Musika

Profila

Chester Bennington, belaunaldi oso baten ahotsa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Linkin Park taldea nu-metal estiloko ikur nagusietakoa da, eta 70 milioi disko saldu ditu.

  • Argazkia. EFE

    Argazkia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Chester Bennington, Linkin Park talde estatubatuarraren abeslaria, hil da ostegun honetan, antza denez, bere buruaz beste eginda. Belaunaldi oso batek bere egin zuen ahotsa izan da, eta nu-metal estiloaren ikur nagusietako bat.

Horren ahotsa egungo musikariek gehien imitatu dutenetako bat ere bada, baina inork ez du horren estilo paregabea berdindu.

“Hitzez hitz esanda, inoiz zuzenean ikusi dudan talentu harrigarriena izan da”, esan zuen behin Rihanna artistak horri buruz.

Linkin Park azken hamarkadetako rock talde estatubatuar ospetsuenetakoa da.

Hybrid Theory diskoa 2000. urteko urriaren 24an publikatu zuten, eta 10 milioi ale baino gehiago saldu zituen. Horren ostean, disko hauek merkaturatu zituen: Meteora (2003), Minutes to Midnight (2007), A Thousand Suns (2010), Living Things (2012), The Hunting Party (2014) eta One More Light (2017).

Linkin Parkek 70 milioi disko baino gehiago saldu ditu mundu osoan, eta bi Grammy sari ditu.

MTV telebista-katearen sorrera lagun izan zuen. “Bideo bat bertan publikatzen baduzu, bermatuta duzu zure musika ezagun egitea”, adierazi zuen Brad Delson gitarra-jotzaileak 2015ean.

Dena dela, Youtuben ere errege izan dira, horren bideoek 1.000 milioi erreprodukzio baino gehiago lortu baitituzte.

Linkin Park nu-metal izeneko estiloaren ikur nagusia da, Korn, Slipknot eta Limp Bizkit taldeekin batera.

Benningtonek beste talde bat sortu zuen, Dead by Sunrise, eta Stone Temple Pilots taldearekin ere kolaboratu zuen 2013 eta 2015 artean, abeslari gisa.

Zineman ere, paper txikiak interpretatu ditu, Crank, Crank: High Voltage eta Saw 3D: The Final Chapter filmetan.

Bennington bi aldiz ezkondu zen, eta sei seme-alaba zituen. Alkoholarekin eta drogekin hainbat arazo izan ditu, eta behin aitortu egin zuen bere buruaz beste egitea pentsatu zuela, umetan sexu-abusuak egin zizkiotelako.

Benningtonek harreman estua zuen Chris Cornell zenarekin. Soundgarden taldeko abeslaria ere urkatuta agertu zen, maiatzean.

Gaur, hain justu, Cornellek 53 urte beteko zituen, Chesterrek gutun ireki bat idatzi zion bere buruaz beste egin zuen egunean.

“Beatlesekin egin dut amets bart. ‘Rocky Racoon’ abestia buruan nuela esnatu naiz, eta emazteak kezkatuta begiratu nau. Laguna hil egin zaidala esan dit. Hainbat oroimen etorri zaizkit burura. Negar-zotinka ari naiz oraindik, baina eskertu egiten ditut zurekin eta zure sendi harrigarriarekin pasatu ditudan uneak”, idatzi zion.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;