Itxi

Musika

Emanaldia

John Scofield eta bere gitarra, larunbat honetan Bilbon

Erredakzioa

AEBetako gitarra-jotzailea Bizkaiko hiriburuko Elkarte Filarmonikoan izango da, '365 Jazz Bibao' zikloaren baitan.

John Scofield gitarrista estatubatuarrak kontzertua eskainiko du bihar Bilboko Elkarte Filarmonikoan, 20:00etan hasita, eta hirukote formatuan. Emanaldia Bilbao 700 Fundazioak antolatzen duen 365 Jazz Bilbao egitarauren baitan dago, eta sarreraren prezioa 6 eurokoa izango da, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Scofield artista berezia da, musika estilo bat baino gehiago iaiotasun osoz jotzeko gai direnetakoa. "berjam" izeneko diskoan erakutsi zuen jazzaren gitarra-jotzaile moduan duen maila. Bilboko kontzertuan, berarekin batera, ohi bezala, Steve Swallowbaxu-jotzailea eta Bill Stewart bateria-jotzailea arituko dira. Hainbat bira artistiko egin dituzte elkarrekin munduan zehar.

John Scofield Ohion (AEB) jaio zen 1951n. 11 urterekin hasi zen gitarra jotzen, rockeko eta blueseko artisten eraginpean. 1970eko
hamarkadaren amaiera aldean hasi zen grabatzen lider moduan, izen handiko gitarra-jotzaile eta musikagile bihurtuta. Laguntzaile handiak izan ditu beti bere diskoetan, hala nola, Pat Metheny, Medeski, Martin &' || 'amp; Wood, Bill Frisell, Govermment Mule edota Joe Lovano.

Estiloak gorabehera, Scofield zabalik dago musika-mota guztietara. Bere esanetan "benetako jazza" hasi zen jotzen Gary Burton edo Glenn Mulliganekin jo zuenean. Berarentzat aldirik onena Billy Cobhamm/George Duke Bandekin jo zuenean izan zen.

Birak amaituta, New Yorkera bueltatu eta bere taldeekin eta Dave Liebman bezalako jendearekin jardun zuen lanean eta kontzertuak eskaintzen. Aldi hartan ezagutu zuen Steve Swallow baxu-jotzailea, eta berarekin dihardu gaur egun ere. 1982an Miles Davisekin hasi zen lanean; hiru urte eta erdi iraun zuten elkarrekin. Bere konposizioak eta paregabeko gitarra Milesen hiru diskotan agertzen dira.

Bilboko kontzerturako sarrerak BBK-ren Teleka sistemaren bidez eskura daitezke, telefono edo kutxazain-sarearen bidez. Halaber, 365jazzbilbao.com webgunean egongo dira. Areto bakoitzean, kontzertua hasi baino ordubete lehenago, edukiera bete arte ere erosi ahal izango dira sarrerak.