Itxi

Musika

Beatleseko bateria-jotzailea

Ringo Starrek kontzertua emango du Bilbon 2018ko uztailaren 1ean

Agentziak | Erredakzioa

The Beatleseko bateria-jotzailea All Starr Band taldea lagun iritsiko da Bizkaiko hiriburura “Give more love” diskoa aurkeztu eta, pentsatzekoa denez, kantu klasikoak ere jotzera.

Ringo Starr The Beatles taldeko bateria-jotzaile mitikoak kontzertua eskainiko du Bilbon uztailaren 1ean, Give me love diskoa aurkezteko Europan egingo duen biraren barruan, kantu sorta hori AEBn erakutsi eta gero.

Musikariak bere webgunearen bitartez iragarri duenez, Bizkaiko hiriburuko kontzertua Bizkaia Arenan izango da.

Ringo Starrek All Starr Band izango du lagun agertokian, eta disko berriko kantuak ez ezik beste artista batzuen bertsioak ere joko ditu, Santana eta Carl Perkinsenak tartean.

The Beatlesen kantuak ere jo ohi ditu bere emanaldietan, eta, hortaz, litekeena da Europako kontzertu sortan Ipar Amerikan jo zituenetako batzuk ere jotzea: "What Goes On", "Don't Pass Me By", "Yellow Submarine", "I Wanna Be Your Man" eta "With a Little Help From My Friends", besteak beste.