Musika
'Vinagre y rosas' bira
Joaquin Sabina, igande honetan Donostiako belodromoan
Erredakzioa
Gainera, larunbat honetan Iruñean arituko da zuzenean eta datorren azaroaren 12an Barakaldoko BEC!en ere izango dugu.
Joaquin Sabina Donostian izango dugu asteburu honetan, Vinagre y rosas birarekin. Urriaren 31an izango da abeslaria Anoetako belodromoan, 21:30etik aurrera.
Sarreren prezioa 45 eurokoa da, eta salgai daude Ticket Master sarean (ticketmaster.es webgunean eta 902 15 00 25 telefonoan), eta Kutxako sarean ere (kutxa.net webgunean, 943 411 200 telefonoan eta ServiKutxan).
Abeslari handiak Iruñera ere ekarriko du bere emanaldia: larunbat honetan, urriaren 30ean, arituko da zuzenean Anaitasuna Pabilioian.
Hasiera batean urriaren 1erako zegoen aurreikusita Donostiako emanaldia, baina bira honetako datek aldaketak jasan behar izan dituzte, Sabinak etxean jasan zuen istripu batengatik. Data aldatu duen beste hitzorduetako bat Barakaldoko BEC!eko da. Azkenean azaroaren 12an egingo dute emanaldia.
2009ko azaroan kaleratu zuen Sabinak Vinagre y rosas diskoa, eta disko horren lehen singlean, "Tiramisu de limon" kantuan, Perezak hartu du parte.