Itxi

Musika

Ekainak 29 eta 30

Glenn Hughes eta Ana Popovic BBK Music Legends Festivalen arituko dira

Agentziak | Erredakzioa

Bi artistek kontzertuak eskainiko dituzte Ola zentroan, Sondikan, egiten duten jaialdian, eta Steve Winwood eta Mavis Staples lehendik iragarrita egon diren artistekin bat egin dute bertan.

  • Deep Purplerekin bira egin eta gero iritsiko da Hughes Sondikara

    Deep Purplerekin bira egin eta gero iritsiko da Hughes Sondikara

Azaroan, BBK Music Legends Festival jaialdiak hirugarren edizioaren karteleko lehen musikariak iragarri zituen: Steve Winwood eta Mavis Staples. Orain, Glenn Hughes eta Ana Popovic gehitu ditu zerrenda horretara, eta, hortaz, bi artistok La Ola Sondikako espazioan egongo dira ekainaren 29 eta 30ean egingo duten jaialdian.

Jaialdiaren bi egunetarako bonua erosi nahi dutenek Kutxabanken bidez egin dezakete, 90 euro eta banaketa gastuak ordainduta.

Kontzertuez gain, BBK Music Legends Festival jaialdiak aisialdirako bestelako aukerak eta espazio gastronomikoak ere jarriko ditu bisitarien eskura.