Musika
Musika
Abian da Bilboloop jaialdia
Erredakzioa
Daily Bread, Panico, Fenech Soler edo Pet Conspiracy bezalako taldeak arituko dira asteburu honetan Kafe Antzokian, Bilbon.
Bilboloop jaialdiak bederatzigarren edizioa beteko du asteburu honetan. Urte askotan zehar Experience, Viva La Fet, Radio 4 edo Crystal Fighters bezalako taldeak aritu dira. Horietako asko gainera nazioarteko ospea eskuratu aurretik pasa dira jaialdi bilbotarretik. Aurten egongo den eskaintzak indie musikaren egungo egoera ezagutzen lagunduko du.
Azaroaren 19an Ornamento y delito taldeak eman dio hasiera jaialdiari. 2006an Madrilen sortutako taldean Portugalete eta Santurtziko kideak aurkitzen dira. Limbo Starr diskoetxean argitaratu berri duten Rompecabezas de moda y perfección moral diskoan kitarrak dira nagusi. Daily Bread taldeko kideek diotenaren arabera, musika garaje doinua duen dantzarako musika sexia egiten dute. Holandatik datorren taldea lehen aldiz izan da Bilbon eta bere energiaz gozatzeko aukera paregabea izan da. Gau horretan Panico taldeak itxi du antzokiko emanaldia. Santiago de Chilen sortu eta egun Parisen bizi diren talde honetako kideek rave rock tropikala egiten dutela diote. Punk izaera duten kantuak dira, elektronikaren eskutik dantzalekuan entzuteko sortuak direnak. Argitaratu berri duten Kick diskoa aurkeztu digute.
Azaroaren 20an beat konplexuak blues edo countryarekin nahasten dituen Zaldiak Bilboko alde zaharrean dagoen Serie B dendan aritko da eguerdiko ordu batetan. Iluntzean, Sugar Rave-ek emango dio hasiera gaueko emanaldiei. Bilbotarrek festarako diseinatuta dagoen set bat aurkeztuko dute, gaueko giroa berotzen lagunduko duten abestiekin betetakoa. Fenech Soler taldeko kide gazteek Stop &' || 'amp; stare bezalako kantuei esker izan duten arrakasta erakutsiko dute. Groove Armadarekin biran egon eta gero, hauen Paper romance abestian parte hartu dute.Jaialdia Pet Conspiracy taldeak agurtuko du. Txinatik datorren talde honek indie elektronikaren joera berrienak lantzen ditu. Zuzenean indarra hartzen duen talde horietako bat da gainera.Jaialdia ospatuko den bi egunetako programazioa Bilboko areto ezberdinetan egingo diren dj emanaldiek osatuko dute.