Itxi

Musika

Igande honetan

Queen omenduko du Euskaduna Jauregian Karelia Orkestra Filarmonikoak

Erredakzioa

Gainera, lau abesbatzek, rock banda batek eta nazioarteko lau abeslarik Freddie Mercuryren abesti handiak interpretatuko dituzte. Hitzordua Bilboko Euskalduna Jauregian izango da.

Freddie Mercury eta Queen bere musika taldea omenduko ditu gaur arratsaldean Queen Symphonic Rhapsody ikuskizun handiak Bilboko Euskalduna Jauregian. Bi orduko iraupena duen emanaldi honetan, Errusiako Karelia Orkestra Filarmonikoak, lau abesbatzek, Rock Banda eta nazioarteko mailan ospe handiko lau abeslarik britainiar taldearen abesti arrakastatsuak interpretatuko dituzte.

Rock estiloa eta orkestraren ukitu filarmonikoak uztartzen ditu ikuskizun berezi honek. Euskalduna Jauregiaren aburuz, “klasikoaren eta belaunaldi anitzeko rockaren arteko topaketa bat” da. Eszenatokiaren gainean, aipatu orkestrak, Rock Bandak eta nazioarteko abeslariak daude: Tony Harbell (TNT taldearena), Jon Stevens (INXS taldearena), Mick Wilson (10CC taldearena) eta Sheyla D. Wheat (James Brown taldearena).

Mundu osotik eraman dute emanaldia, tartean, Errusian, Txinan, Japonian eta Alemanian izan dira dagoeneko. 34 eta 45 euro bitartean jarri dituzte sarrerak salgai Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, BBK-ko kutxazainetan eta 944 310 310 telefonoan.