Itxi

Musika

Orkestra Sinfonikoa

EOSek 50 kontzertu egingo ditu 2018/2019 abonu denboraldian

Agentziak | Erredakzioa

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hurrengo denboraldia irailaren 27an hasi eta 2019ko ekainaren 13an bukatuko da, eta Robert Treviño zuzendari titularraren itzala nabarmena izango da.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak abonuko hamaika programa eskainiko ditu 2018/19 denboraldian, horietako sei Robert Treviño zuzendari titularrak gidatuta, 50 kontzertutan. “Bariazioak” kontzeptuaren inguruan lerratuko diren emanaldiok irailaren 27an hasiko dira, Iruñean, Oriol Roch orkestraren zuzendari nagusiak azaldu duenez.

Abonu denboraldia 2019ko ekainaren 13an amaituko da, Gasteizen, eta ordura arte orkestrak hamarna kontzertu eskainiko ditu Bilboko, Donostiako (bi saio), Gasteizko eta Iruñeko egoitzetan; 50 guztira, abonu denboraldian.

Robert Treviño zuzendari titularrak azaldu duenez, Mahlerren, berarengan ohikoa den musikariaren, “9 zenbakiko Sinfonia” entzun ahalko da kontzertu horietako batzuetan, baita Elgar, Dvorak eta Rachmaninoff sortzaileen lanak ere.

Alexei Volodin errusiar pianistak eta Pablo Ferrandez espainiar biolontxelistak denboraldian parte hartuko dute, eta zuzendari gonbidatuak Pinchas Zukerman, Christian Lindberg, Hans Graf eta Mélanie Levy-Thiébaut (azken hori, birritan) izango dira.

Abonu kontzertuez gain, EOSek bestelako jarduerak gauzatuko ditu 2018/19 denboraldian (ekimen didaktikoak, zikloak…); ehun baino gehiago, orotara.

Maiatzaren 24an jarriko dituzte salgai bonu berriak, 65 eta 218 euro arteko prezioan.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Kultura