Itxi

Musika

Donostia

93 proposamen guztira, mitoa eta tradizioa ardatz izango dituen Hamabostaldian

Agentziak | Erredakzioa

Donostiako Musika Hamabostaldiak 11 ziklo eskainiko ditu abuztuaren 2tik irailaren 1era.

  • Donostiako Musik Hamabostaldia 2018

    Donostiako Musik Hamabostaldia 2018

Musikaren, mitoaren eta tradizioaren arteko harremana izango da Donostiako 79. Musika Hamabostaldiaren programazioaren ardatza, abuztuaren 2tik irailaren 1era. 93 proposamen eskainiko dituzte, 11 ziklotan.

Donostiar jaialdiaren kartelean, lehen mailako taldeak ageri dira: Budapest Festival Orchestra, NDR Philharmonie Hanburgokoa, Rotterdams Philharmonisch Orkest eta WDR Sinfonieorchester Koloniakoa.

Sarrerak ostegunean jarriko dituzte salgai, Hamabostaldiaren Lagunei erreserbatutako epea bukatutakoan, guztira aurreikusitakoaren % 42 dagoeneko bildu dutela.

La Fura dels Bausek abiatuko du Hamabostaldia abuztuaren 2an, “Kreazioa” Haydnen lanean oinarritutako ikuskizunarekin, hirian zehar publiko guztiarentzako 13 kontzertu eta ikuskizun zabalduko dituzten egunean.

Gainera, Amoriak, Katia eta Marielle Labeque ahizpen kontzertuak, euskal musika omenduko du abuztuaren 29an, Kursaalen.

Dantza Arantzazura helduko da: Kukai taldeak Adio aurkeztuko du, toki horretarako berariaz egokitutako lana, “Oskara”, “Erritu” eta beste lan berri batzuen zatiak eta lan berriak uztartzen dituena.