Publizitatea
Itxi

2018/07/04

13:55

Musika

Uztailak 14

Emakumeak protagonista nagusi, Txapel Reggae jaialdiaren eskaintzan

eitb.eus

Armintza Lemoizko auzoak 1990etik hartzen duen reggae jaialdiaren agertoki nagusian, Queen Omega, Awa Fall, Caya, Ines Pardo eta Mad Muasel izango dira uztailaren 14an.

  • The Soul Rebels taldea izango du lagun Awa Fall abeslariak

    The Soul Rebels taldea izango du lagun Awa Fall abeslariak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Txapel Reggae Armintzako doako musika jaialdiak aurtengo edizioaren kartela iragarri du, eta emakumezko artisten aldeko apustu irmoa egin dute antolatzaileek. Agertoki nagusian, Queen Omega (jatorriz Trinidad eta Tobagokoa da baina Alemanian bizi da) & The Next Generation Family Band, Awa Fall italiar-senegaldarra & The Sound Rebels eta CAYA Sound System (Erresuma Batua) izango dira uztailaren 14an.

Gainera, Ines Pardo kantabriarra eta Mad Muasel eta Chalwa Band bilbotarrak ere izango dira bertan.

12:00etan hasiko da musika, Batukale Samba taldearen perkusioarekin, eta arratsaldean, 22:30ean kontzertuak hasi aurretik, zuzeneko MC saioak egongo dira gozagai: Jah Youth feat. Empress Uwimana & Prince Livijah, Bassherri Sound System eta King Burning.

TXAPEL REGGAE 2018

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena