Musika
Heriotza
Bobby Farrel, Boney M taldeko abeslaria, hil da
Erredakzioa
San Petersburgeko hotel bateko gela batean aurkitu dute hilda. Hiri horretan aritu zen asteazkenean bere taldearekin batera. Dirudienez, ez da modu bortitzean hil.
Bobby Farrell, Boney M taldeko abeslaria, hilda aurkitu dute San Petersburgeko hotel bateko gela batean. Bertan aritu zen asteazkenean. 61 urte zituen, John Seine bere managerrak ANP&' || 'nbsp;albiste-agentzia holandarrari jakinarazi dionez.
"Ikerketa egiten ari gara. Dirudienez, ez da modu bortitzean hil", azaldu du Serguei Kapitonov Interfax agentziako bozeramaileak.
Momentuz ez dira heriotzaren xehetasunak argitu, baina dirudienez, Farrell Italiara joatekoa zen gaur bertan.
Boney M 70eko hamarkadan sortu zen Alemanian eta zuzenekoak ematen jarraitzen zuten. Hauek dira taldearen abesti esanguratsuenak:&' || 'nbsp;"Daddy Cool", "Sunny", "Ma Baker", "Belfast", "Brown Girl In The Ring", "Rivers Of Babylon", "Rasputin", "Hooray Horay! It''s a Holi-Holyday", "Ribbons of Blue", "El Lute" edo "Gotta Go Home".