Musika
Itzulera
Komak bira luzatu eta bilduma lan bat argitaratuko du
eitb.eus
Nafar taldeak Gasteizen joko du martxoaren 23an, eta bere errepertorioko 15 kantu berriz grabatuko ditu urriaren 26an bilduma lan bat ateratzeko.
Otsailean 6 urteko erretiroaren ondoren agertokietara itzuliko direla iragarri zutenetik, Komaren inguruko ikusmina handitu besterik ez da egin: bina gauerako sarrera guztiak saldu dituzte Bilbon eta Iruñean, eta hirugarren kontzertua eskainiko dute bi hirietan.
Gainera, taldeak iragarri du Gasteizen ere joko duela, martxoaren 23an, Jimmy Jazz aretoan.
Taldeak, halaber, “La feria nunca duerme” diskoa besapean duela itzuli nahi izan du. Bere ibilbideko 15 kantu “ezagun eta ez horren ohiko” batuko ditu lanak, egun duten soinura ekartzeko berriz grabatutakoak.