Itxi

Musika

Urriaren 16an

Maddi Oihenart eta Jeremie Garat, Arriaga antzokian

eitb.eus

Urriaren 16an, asteartearekin, 19:30etik aurrera, Maddi Oihenart abeslariak eta Jérémie Garat musikariak “Literatura eta Musika Euskaraz” zikloaren lehen kontzertua emango dute, Arriagako foyerrean.

Maddi Oihenart abeslariak eta Jeremie Garat musikariak kontzertua eskainiko dute urriaren 16an, 19:30etik aurrera, “Literatura eta Musika Euskaraz” Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatutako zikloaren barruan, Arriagako foyerrean.

Gitarrez, txeloaz zein ttunttunaz, Garat Sohütako musikari gazteak Doi diskoa sortu du Maddi Oihenartekin batera.

Kontzertuaren antolatzaileek azaldu dutenez, Garat eta Oihenart ohiko eremuetan eta lurralde berrietan ibiltzen dira, "batzuetan intentsitate altuko doinuetatik igaroz eta beste batzuetan lasaitasunaren giro atseginean".

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 12 eta 15 euro arteko prezioan.