Itxi

Musika

Radio Euskadiren eskutik

'Euskal Herriko Lur Maitea', Donostiako Kursaal aretoan ere

Erredakzioa

Bilbon, Euskalduna Jauregian, arrakasta izan ondoren, Gipuzkoako hiriburuan ere izango da 70 eta 80ko hamarkadetako abesti eta abeslari ezagunenen errepasoa. Larunbatean izango da kontzertua.

Euskal Herriko Lur Maitea kantaldia Donostiako&' || 'nbsp;Kursaal aretora iritsiko da asteburu honetan. Bilbon, Euskalduna Jauregian, arrakasta izan eta gero, Gipuzkoako hiriburuan ere egongo da aukera 70 eta 80ko hamarkadetako abesti eta abeslari ezagunenen errepasoa egiteko. Hitzordua larunbatean da, otsailaren 12an.

Naia Robles, Erramun Martikorena, Gorka Knorr, Txomin Artola, Jean Mixel Bedaxagar, Gontzal Mendibil eta Xeberri, Urko, Pantxoa eta Peio, Anje Duhalde, Niko Etxart, Antton Valverde eta Xabi San Sebastian igoko dira taula gainera, Radio Euskadik, Elkarrek eta Kursaal Fundazioak antolatutako kontzertu berezian.

Euskal Herriko Lur Maitea, CDa
Euskal Herriko Lur Maitea bilduma diskoa aurkeztu zuten joan den urrian Radio Euskadik eta Elkarrek. Gure gertuko historian ezinbesteko izan ditugun 40 abesti dakartzan CD bikoitza da. Hemen dituzu entzungai lan honetako hiru abesti: ''''Aitorren hizkuntza zaharra'''', ''''Aita semeak'''' eta ''''Nire herria bezala''''.

Euskal Herriko Lur Maitea izeneko bilduma hau memoria liburu bat da neurri handi batean, gure herriko memoria pertsonalen eta memoria kolektiboaren pilatze saioa.Izan ere, lan honetan musika mota oro bildu dituzte, betiere emozioaren ikuspuntutik begiratuta, 60ko hamarkadatik 80koaren hasierara arte.

Izen ezagun asko aurkituko ditugu lan berri honetan: Luis Mariano, Ameslariak, Urretxindorrak, Argoitia anai-arrebak, Errobi, Itoiz, Haizea, Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Xabier Lete, Imanol Larzabal, Lourdes Iriondo, Amaia Zubiria, Antton Valverde, Estitxu, Pantxoa eta Peio, Jean Mixel Bedaxagar, Gontzal Mendibil &' || 'amp; Xeberri, Jokin eta Josu, Patxi Villamor, Txomin Artola, Gorka Knör, Niko Etxart, Urko, Erramun Martikorena eta Ruper Ordorika, besteak beste.