Musika
Salduena
Lady Gaga: 'Born this way' abestiak arrakasta handia lortu du iTunesen
Erredakzioa
'Born this way' kanta berriaren milioi bat kopia baino gehiago saldu dituzte Applen denda digitalean. Gagaren disko berria maiatzaren 23an jarriko dute salgai.
Markak haustsi ditu berriro ere Lady Gagak. Born this way bere single berriaren milioi bat kopia baino gehiago saldu dira lehenengo bost egunetan. Horrela, Apple denda digitaleko arrakastarik handiena bihurtu da.
Otsailaren 11an jarri zuten salgai kanta berria eta ordutik, lehenengo postua eskuratu du 23 herrialdeetan. Lehenengo abestiaren izenburu bera duen disko berria maiatzaren 23an kaleratuko dute.
Hiru Grammy saria eskuratu zituen Lady Gagak joan den igandean: Bideo Musikal Onenaren eta Emakumezkoen Pop Ahotsik Onenaren saria (Bad Romance abestiagatik), eta Pop Disko Onenaren saria (The fame monster diskoagatik).