Itxi

Musika

Maiatzak 24-25

Turbonegro, SA, La MODA eta Zea Mays, Iruña Rocken

eitb.eus

Jaialdiaren hirugarren edizioan, La Pegatina, Kaos Urbano eta Las Sexpeares ere egongo dira.

  • Soziedad Alkoholika

    Soziedad Alkoholika hurrengo edizioko talde handienetakoa izango da

Iruña Rock jaialdiaren antolatzaileek hirugarren edizioan parte hartuko dute taldeetako batzuk iragarri dituzte: Turbonegro, Soziedad Alkoholika, La MODA, Zea Mays, La Pegatina, Kaos Urbano eta Las Sexpeares.

Jaialdirako sarreren prezioa 39,9 eurokoa da, eta jaialdiaren webgunean eros daitezke. Gainera, antolatzaileek aurreratu dute abenduaren 18an talde gehiago iragarriko dituztela.