Itxi

Musika

Arrakastak aurkezteko

Loco Mia taldekoak, berriz eszenatokian

Erredakzioa

Taldearen arrakastak berrikusiko dituzte Espainian eta Hego Amerikan eskainiko dituzten zuzenekoetan.

Loco Mía taldeko Manuel Arjona eta Luis Font eszenatokietara itzuliko dira, taldearen arrakastak berrikusiko dituen Back to the Glam ikuskizunarekin. Larunbatean ekingo diote birari, Madrilgo Joy Eslava aretoan. Bertan entzungai izango dira''''Loco Mía'''', ''''Samba Mambo'''', ''''Loco Vox'''', ''''Magia Negra'''', ''''Fiesta Latina'''', ''''Taiyo Niña'''', ''''Fiesta Latina'''', ''''Rumba'''' eta ''''África'''' doinu ezagunak.

Ferry Frias eta Ricky Arenas musikarien laguntzarekin ekingo diote garai berri honi Manuel Arjonak eta Luis Fontek. Espainiako hainbat hiri bisitatu ondoren, Hego Amerikara ere egingo dute bidaia (Argentinan, Mexikon, Perun, Txilen, Paraguain eta Venezuelan izango dira)

80ko hamarkadan hasi zen Loco Mia taldearen ibilbidea. Garai hartan Xavier Font musikariak Ibizara aldatu zen, modari ekiteko. Manolo Arjona (dantzari eta jostuna), Gard Passchier eta Luis Font ezagutu zituen bertan.

Ibizako KU diskotekatik deitu zieten, gau giroa berotzeko. Hasieran animazio proposamena zena kontzeptu estetiko bihurtu zen, eta Ibizako gau giroan arrakasta lortu zuen.

1989an produktore baten taldea sortzea proposatu zien, eta Loco Miak Madrilera egin zuen salto. Taiyo (''''Eguzkia'''' japonieraz) grabatu zuten, eta 60.000 kopia saldu zituzten lehen asteetan. 90eko hamarkadan urrezko eta platinozko hainbat disko eskuratu zituzten.