Musika
Agurra
Berri Txarrak taldeak ‘etenaldi mugagabea’ egingo du
eitb.eus
Gorka Urbizuk kaleratutako ohar baten arabera, taldeak agur bira egingo du 2019an, agur esan aurretik.
-
25 urteko ibilbidea egin du taldeak. Argazkia: Gaizka Peñafiel.
Berri Txarrak taldeak “ziklo ahaztezin bat itxiko du” 2019an, Ikusi Arte Tour 2019 izeneko bira luze bat egin ondoren, “etenaldi mugagabea” egingo baitu hirukoteak, Gorka Urbizuk ohar baten bidez azaldu duenez, “egunetik egunera nekezagoa baitzait higadura emozional eta fisiko honi aurre egitea”.
Urbizuk agur mezuan dioenez, “oraintxe bertan gure erritmoak ez doaz parean eta ez gaude % 100ean jarraitzeko moduan”. Jarraitzaileei eskerrak eman eta gero, doinu berriak iritsiko direla agindu du Berri Txarrakeko kantari, gitarrista eta arimak, “noiz eta nola” oraingoz jakin ezin bada ere.
Berri Txarrak taldeak bederatzi disko utzi ditu, eta hamaika aldiz eraman ditu bere kantuak munduko bazter guztietara.
Irakurri Gorka Urbizuren mezua osorik