Itxi

Musika

Genesis ohia

Phil Collinsek musika utzi du, osasun arazoak direla eta

Erredakzioa

Nahigabe handiarekin hartu omen du erabakia eta ez du ulertzen "jendeak nola gorroto nauen".

Genesis taldearen abeslariak, Phil Colinsek, musikaren mundua utzi duela jakinarazi du asteburu honetan, osasun arazoak direla medio. Bere ibilbide profesionalean arrakasta nabaria den arren, nahigabe handiarekin hartu omen du erabakia eta ez du ulertzen "jendeak nola gorroto nauen".

Rock and rollarekin lotutako hiru hamarkada izan ditu, 13 aldiz heldu da zerrenden lehen postura eta Oscar sari bat eskuratu du Tarzan filmaren ''You''ll Be in My Heart'' abestiari esker. Gainera, zazpi Grammy sari eskuratu ditu eta orain eszenatokiak albo batera uztea erabaki du, People aldizkarian jakinarazi duenez.

"Ez naiz mundu honetakoa eta ez dut uste inork faltan botako nauenik. Oso pozik bizi naiz niretzat idazten, eszenatokiaren albo batean", aitortu du abeslariak FHM aldizkarian.

"Arrakasta izateaz damu naiz. Benetan, ez nuen espero gauzak horrela izatea. Ez dut ulertzen jendeak nola gorroto nauen", azaldu du Collinsek.

Osasun arazoak

Iritzi publikoaren kritikak, eta adinaren ajeak gero eta nabariagoak dira eta horregatik erabaki du abeslariak musika albo batera uztea.

Orno bat dislokatua du eta horregatik min handia eragiten dio, gainera, nerbioek eragindako mina du eta entzumen galera nabaria du. "Two Hearts" abestiaren egileari ezinezkoa egin zaio bere baketak eustea eta horrenbeste sari eskaini dizkion profesioa uztea erabaki du.