Itxi

Musika

Kontzertua

EOSek 'Izozmendi' Xabier Otaolearen obra aurkeztuko du Gasteizen

eitb.eus

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak euskal musikagile gaztearen konposizio berria aurkeztuko du otsailaren 22an Mélanie Levy-Thiébauten zuzendaritzapean Principal Antzokian emango duen kontzertuan.

  • "Izotz pokerra"

    "Izotz pokerra" kontzertua otsailaren 22an izango da, Principal antzokian

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak ‘Izotz-pokerra’ izenburuko programa aurkeztuko du ostiralean, otsailak 22, 20:00etatik aurrera, Gasteizen, Principal antzokian.

Bach, Stravinski eta Sibeliusen obrak ere jasotzen dituen programa batean, "Izozmendi" Xabier Otaolea (Bilbo, 1989) euskal konpositore gaztearen obra estreinatuko dute. Musikenen ikasi ondoren, Otaoleak "Izaerak" eta "Dolmen" lanak estreinatu zituen, Gracia Querejetak Kalebegiak pelikula kolektiborako egin zuen film laburrari soinu banda jarri zion eta modu aktiboan hartu du parte Bilboko txistulari bandan.

"Izozmendi" Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin estreinatuko duen piezan, “glaziarretik bat-batean askatu eta jitoan nabigatu ostean, azkenik ozeanoan urtzen den iceberg baten bidaldia” deskribatzen du Otaoleak.

Sibelius, Bach eta Stravinskiren lanak ere entzungo dira, Mélanie Levy-Thiébauten zuzendaritzapean.