Musika
Uztailak 19-21
Nekfeu, Charlotte Gainsbourg, Hot Chip eta Romeo Elvis, Biarritz en Ete jaialdian
eitb.eus
Bere burua “pop, euskaldun eta ekologiarekin arduratsutzat” definitzen duen lapurtar jaialdiak 2019ko edizioko lehen taldeak iragarri ditu.
-
Charlotte Gainsbourg kantaria uztailaren 21ean arituko da Biarritzen
Biarritz en Ete lapurtar udalerriko Ozeanoaren Hirian iaztik egiten den jaialdiak uztailaren 19, 20 eta 21ean ospatuko du bere bigarren edizioa, eta karteleko lehen izenak iragarri dituzte antolatzaileek.
Ostiralean, uztailak 19, Biarritz en Eten joko dute Nekfeu, 2manyDJs, Kap Bambino eta Alpha Wann taldeek; biharamunean, Romeo Elvis, Flavien Berger eta Kompromaten txanda izango da; eta Charlotte Gainsbourgek, Hot Chipek, Sebastianek eta Dream Wifek itxiko dute jaialdia, igandean.
Oraindik ere talde gehiago iragarriko dituzte “ozeanoa, surfa eta musika” agintzen dituen jaialdi honetarako, baina sarrerak salgai daude dagoeneko; 93 euroan hiru eguneko bonua eta 47 euroan egun bakoitzeko txartela.