Musika
Sariak
Belako, Espainiako Musika Independentearen lau saritarako izendatuta
eitb.eus
Bizkaitarrez gain, sariak irabaz litzakete Atom Rhumbak, La Ritrata Josetxu Obregon bizkaitarraren taldeak eta Elkano Browning Creamek.
-
Martxoaren 13an banatuko dituzte sariak
Belako talde mungiarra lau ataletan izendatu dute martxoaren 13an Madrilen banatuko dituzten Espainiako Musika Independentearen Sarietan: ekoizpen onena, zuzeneko onena, urteko disko onena eta urteko rock disko onena.
Atal horretan, gainera, beste batzuen artean, Atom Rhumba izango du aurkari, eta Elkano Browning Cream-ek jazz disko onenaren atalean jaso lezake saria. La Ritrata Josetxu Obregon bilbotar biolontxelistaren taldea, bestalde, musika klasikoko disko onenaren saria irabazteko hautagaia izango da.
Azkenik, Euskarazko Disko Onenaren Etxepare saria irabazteko izendatuak Broken Brothers Brass Band, Izaki Gardenak, Gatibu, Revolta Permanent eta Ruper Ordorika dira.