Musika
Zerrendan lehen postuan
Manel katalanez abesten duen taldearen disko berria, salduena Estatuan
Erredakzioa
Azken 15 urteotan salduenen zerrendako lehen postua lortu duen katalanezko disko bakarra da hau. Aurretik Joan Manuel Serrat eta Lluís Llach kantariek bakarrik lortu izan dute.
Manel katalanez abesten duen taldearen disko berria Estatuko salduena da aste honetan. Joan den asteartean kaleratu zuten 10 milles per veure una bona armadura lan berria, eta dagoeneko 10.000 ale saldu dituzte, taldeak gaur jakitera eman duenez.
Azken 15 urteotan salduenen zerrendako lehen postua lortu duen katalanezko disko bakarra da hau. Aurretik Joan Manuel Serrat eta Lluís Llach kantariek bakarrik lortu izan dute marka hori.
Guillem Gisbert, Martí Maymó, Roger Padilla eta Arnau Vallvé musikariek osatzen dute Manel laukotea, eta joan den abenduan grabatu zuten 10 milles per veure una bona armadura lan berria.
2008an egin ziren ezagun Manel taldeko mutilak, Els millors professors europeus aurreneko lanarekin. 30.000 ale saldu zituzten orduan, eta oso harrera ona izan zuen, kritika zein publikoaren aldetik.