Itxi

Musika

Opera

OLBEk Bilbon ikusi gabeko Verdiren eta Pucciniren bi obra aurkeztuko ditu

Agentziak | Erredakzioa

2019-20 denboraldia urrian abiatuko dute ‘Lucia Lammermoor’ Donizzetiren lanarekin, eta 2020ko maiatzaren 25ean itxiko dute ‘Anna Bolena’ konpositore beraren obrarekin.

  • "Jerusalem"

    "Jerusalem" opera lehenengoz ikusi ahalko da Bilbon

OLBE Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak Bilbon aurretik erakutsi gabeko bi lan eskainiko ditu 2019-2020 denboraldian, bere 68.ean, “Jerusalem” Verdirena eta “La fanciulla del West” Puccinirena. Guztira, bost opera entzungo dira, besteak beste, Jessica Pratt, Celso Albelo, Angela Meade eta Roberto Tagliavini artisten eskutik.

2019-2020 denboraldian, Bilboko eszenan ohikoak diren bi lan taularatuko ditu OLBEk: “Laucia Lammermoor” (Donizzeti) denboraldia abiatzeko, urriaren 19an, eta “Anna Bolena”, konpositore berarena, denboraldia ixteko, 2020ko maiatzaren 25ean.

Bien bitartean, publikoak gozatu ahalko ditu “Jerusalem” Verdiren opera, Bilbon inoiz erakutsi gabeko lana, Tutto Verdi italiar maisuaren lan guztiak taularatzeko programaren barruan; “Holandar erraria” Wagnerrena, urtarrilean; eta Bilbon aurretik eszenaratu gabeko beste bat, “La Fanciulla del West” Puccinirena, otsailean.

Izen azpimarragarrienen artean, hauek ageri dira: Jessica Pratt sopranoa; Ismael Jordi eta Juan Jose Leon (“Lucia Lammermoor”); Rocio Ignacio eta Jorge de Leon (“Jerusalem”); eta Oksana Dicka, Marco Berti eta Claudio Sgura (“La Fanciulla del West”).

Zuzendaritzari dagokionez, Bilboko eta Euskadiko orkestren gidariak Ricardo Frizza, Ivan Ciampa, Pedro Halffter, Josep Caballé-Domenech eta Giampaolo Bisanti izango dira, besteak beste.

ABAO Bilbao Opera

Halaber, operazaleen elkarteak izen ofiziala aldatu du, eta “ABAO Bilbao Opera” izendapena hartzeko, “atzerrian hedadura handiago izan dezakeen deitura”.