Itxi

Musika

Planak

Belakok Europako bira bukatu, eta disko berria iragarri du 2020ko udaberrirako

Natxo Velez | eitb.eus

Mungiako laukoteak bost kontzertu emango ditu Europan udan, besteak beste, Mundakan eskainiko duena, Cystal Fightersekin batera.

0:50
Belako

Belakok bart eman du amaitutzat, Cardiffen, Europan DMA’s australiar taldearekin (Erresuma Batuan jo dute elkarrekin, atzora arte) eta Crystal Fighters taldearekin (Bartzelonan, Madrilen, Berlinen eta Londresen izan dira britainiarrekin, martxoan eta apirilean) batera eman duen kontzertu errenkada.

Bira horietan eskainitako kontzertuetan, guztira 35.000 pertsonaren aurrean aritu da Mungiako taldea, eta nazioartean hartu nahi duten bidearen atarikoa izan da, horien esanetan. Izan ere, Matt Bates nazioarteko agentearekin (Alt-J, The 1975 eta Two Door Cinema Club) hitzarmena itxi du taldeak, aurrera begira.

Disko berria, 2020an

Laukotea, gainera, lan berrirako konposatzen ari da, eta, haien esanetan, 2020ko udaberrian entzun ahal izango dugu Render me numb, Trivial Violence diskoaren hurrengoa, taldearen laugarren lan luzea.

Lehenago, udan, bost kontzertu eskainiko dituzte Europan: ekainaren 27an Europavox Celement Ferrandeko jaialdian (+ Franz Ferdinand, Nekfeu, Morcheeba…), uztailaren 19an Benicassimgo FIBen (+ Kings of Leon, Lana del Rey, Vetusta Morla…), uztailaren 25ean ¿Wave Rave Mundakako jaialdian (+ Crystal Fighters eta Niña Coyote eta Chico Tornado) eta abuztuaren 24 eta 25ean Reading eta Leedseko jaialdian (+ Foo Fighters, Royal Blood, The 1975…).