Itxi

Musika

Udalaren erabakia

2019an ez da Hondarribia Blues Festival egingo

eitb.eus

Udalak “hausnarketarako epea” zabaldu nahi du “2020an ekitaldi honek gutxienez aurreko urteetan izandako arrakasta bera eduki dezan, administrazio araudia erabat eta zorrotz beteaz”.

  • Hondarribia Blues Festival 2018

    Hamahiru edizio izan ditu udalerriko blues jaialdiak

Hondarribiko Udalak hala erabakita, 2019an ez da Hondarribia Blues Festival jaialdia egingo, aurreko hamahiru urteetan bluesaren izen handien emanaldiak herrian doan eskaini eta gero. “Hausnarketarako epea” ireki nahi du Udalak, ohar batean azaldu duenez, “jaialdi hau laguntzeko erarik onena zein den aztertu eta abian jartzeko”.

Ordura arte, Udalak ez du baztertu “ekitaldi eta kontzertuak” egitea, “jaialdia berriro egiten den arte bluesaren eta Hondarribiaren arteko harremana bizirik mantendu dadin”.

Oharrean, Udalak “jaialdiaren sustatzaile nagusitzat” aldarrikatu du bere burua, eta esan du “administrazio araudiko baldintzak betez” jardungo duela edozein laguntza ekinbidetan, “jaialdiak eskatzen duen ahalegin ekonomikoa kontuan izanda”.

Blues Vision SL jaialdiaren antolatzaileak, bere aldetik, hurrengo egunetan ohar bat argitaratuko duela jakinarazi du, eta berorretan azalduko ditu "egoera hau ekarri duten zirkunstantziei eta jaialdiaren etorkizunari" buruzkoak.