Itxi

Musika

Ekainak 28-30

EHZk kartela itxi du: Anari, Izaki Gardenak, Willis Drummond, Nizuri Tazuneri...

eitb.eus

Irisarri Nafarroa Behereko herrian egingo dute jaialdiaren 23. edizioa, eta, eztabaidetan, feminismoa, festa eredua, burujabetza-autogestioa, G7a eta migrazioa izango dituzte hizpide.

  • Anari

    Anari arituko da, besteak beste, Irisarrin EHZren 23. edizioan

EHZ jaialdiak 23. edizioa ospatuko du ekainaren 28tik 30era, Irisarrin, eta aurretik iragarritako taldeei (Montauk, Iseo & Dodosound with The Mousehunters, Oihaneko Zühainetan, Gari & Maldanbera, Koban eta Broken Brothers Brass Band) beste hauek gehitu dizkio kartela ixteko: Niña Coyote eta Chico Tornado, Willis Drummond, Ray Fernandez, Pelax, Rodeo, Alba, Ibil Bedi, Diabolo Kiwi, Anari, Old School Funky Family, Cumbiam’bero, Liher, Manu Louis, The Very Small Orchestra, Lu Rois, Izaki Gardenak eta Nizuri Tazuneri.

Ikuskizunei dagokienez, Led Silhouette dantza konpainiaren eta Toi d'abord zirkoarenak gehitu dituzte, halaber, eta, aurreratu dutenez, bertso-poteoak, txarangek, dantzak, erakusketek eta antzerkiek osatuko dute programazioa.

Eztabaidek toki nabarmena hartu ohi dute Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren kartelean, eta aurtengo solasaldiek bost ildo nagusi izango dituzte: feminismoa, festa eredua, burujabetza-autogestioa, G7a eta migrazioa.

Ekainaren 3ra arte, 47,18 euroan eros daitezke hiru egunetarako bonuak. Egun horretatik aurrera, hamar euro garestiago salduko dira, eta egun bakoitzeko sarrerak ere erosi ahal izango dira.