Itxi

Musika

Aurkezpena

Rabba Rabba Girl!, emakumeak protagonista dituzten kontzertuak

eitb.eus

Bizkaiko Foru Aldundiak emakumez osatutako talde lokal eta nazioarte mailakoak programatuko ditu hilero, Bilbon.

  • Moonshakers

    Moonshakersek zikloko lehen kontzertuan joko du, abuztuan

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Sailak Rabba Rabba Girl! kontzertu programa aurkeztu du gaur goizean, hiru igandetan Bilboko Itsasmuseumen, Bizkaiko hiriburuko itsas museoaren, aurreko zabaldegian emakumez osatutako taldeen kontzertuak eskainiko dituen egitaraua.

Abuztuaren 18an eta irailaren 15ean eguerdian eta urriaren 13an saio bikoitzean egingo dituzten kontzertuon helburua izango da “musikagintzaren barruan lidertza femeninoen erreferenteak eskaintzea”, bizitza publikoaren esparru ezberdinetan emakumeak ahalduntzeko eta ikusarazteko bidean.  

Abuztuaren 18an Ramonas, Moonshakers eta Desorden taldeek joko dute; irailaren 15ean Koko Jean & The Tonics eta Rock & Choir / Zirzira Ahots Taldearen txanda izango da; Eta urriaren 13an, igandearekin orduan ere, Liza Colby, Rosebud eta Kim Lenz izango dira protagonistak.