Itxi

Musika

History of the Basque Music

Euskal musikaren historiari buruzko bilduma liburu bat kaleratu dute, ingelesez

Agentziak | Erredakzioa

"The History of the Basque Music" Josu Okiñenak koordinatu eta Renoko Center of Basque Studiesek argitaratutako lana euskaraz eta gaztelaniaz ere egongo da irakurgai aurten.  

  • The History of the Basque Music

    "The History of the Basque Music" liburua euskaraz eta gaztelaniaz ere irakurri ahalko da

Musikeneko hamar irakaslek, Josu Okiñenak koordinatuta, euskal musikaren historia sistematizatu dute, antzinatetik jazzera eta herri musikara, liburu aitzindari batean, gai horri buruz ingelesez idatzi den lehenengo lanean. Aurten, gainera, euskaraz eta gaztelaniaz ere argitaratuko dute.

"The History of the Basque Music", Renoko Center of Basque Studiesek argitaratua, estatubatuar erakunde horren eta Musikene Goi Mailako Musika Ikastegien arteko hitzarmenaren emaitza da, eta, horren atzetik, musikari buruzko beste hainbat lan kaleratuko dituzte hurrengo urteetan, lankidetza horren harira.

Trantsiziora eta gaur egunera arteko analisi diakronikoaz gain, jazzak Euskal Herrian egindako bideari eta emakume musikariei buruzko atal bana gaineratu dute lanean, lehena Mark Barnesek eta Patricio Goialdek idatzita eta bigarrena Gotzone Higueraren eta Itziar Navarroren eskutik.

Okiñenak koordinatu duen lana, gainera, musikaren historia sistematizatzen saiatu den lehen ikerlana da 30 urtean, 1987an Jose Antonio Arana Matijak egindakoaren ondoren, Okiñenak berak azaldu duenez.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Kultura